Ez urola kostan ez inon, emakumeon aurkako indarkeriarik EZ!!!

Indarkeri sexistak inguratzen ditu gure harremanak, gure errealitatea. Baina gertaera latzen aurrean ez gaude geldirik, ixiltasunarekin apurtu eta aurre hartu nahi dugu.
Azaroak 25, indarkeri sexistaren aurkako eguna dela eta zarauzko talde feministek zenbait ekimen antolatu ditugu. Guztietan gogoan izango dugu, indarkeri sexistaren ondorioz eraila izan zen Amaia Azkue eta baita Euskal Herrian erailak izan diren emakumeak ere.

Gure gonbita, errealitate gordin aurrean zuen konpromisoa, partehartzea eta jarrera aktiboa gurekin konpartitzera. Etorri gurekin eta parte hartu!!!

AZAROAK 25, ostirala

18.00etatik aurrera AUTODEFENTSA GUNEA Udaletxe plazan. Bertan izango gara, eskuorriak banatzen, autodefentsan trebatzen eta indarkeriari aurre e

19.00etan KONTZENTRAZIOA. Indarkeria sexistaren aurrean ekin autodefentsari!

Gaueko 00.00etan KALEA, GAUA GEUREAK DIRA EKIMENA. Emakumeon presentziaz, kalea gure egingo dugu. Indarkeri sexistaren aurrean ez gara kikilduko!
23.30tan musika plazan elkartuko gara.

AZAROAK 26, larunbata

9.30etan AUTODEFENTSA TAILERRA EMAKUMEONTZAT Kiroldegian. 13.30ak arte luzatuko da tailerra eta emakumeok gure burua defendatzen ikasiko dugu.

** Abenduan zehar ere ekimenak izango ditugu, antzerkia, zineforum-ak… adi deialdiei.

Uncategorized atalean publikatua | , , , , , , hitzekin laburtua | Iruzkin 1

24 urte… NOIZ ARTE?!!!

Txuriren amarekin grabatutako bideoa: bere semeak espetxean 24 urte betetzen dituela eta, herrian egingo diren ekimenetara gonbidatzen gaitu. ASKI DA, TXURI ETXERA!!!

http://www.youtube.com/watch?v=pFPnJPqD_-c&feature=player_embedded

Adi datozen deialdiei!

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

TXOSNAK AUDIENTZIAN!

Nahiko da!!

Gurekin Jai.ko kideok nazkatuta eta zorabiatuta gaude azkenaldian indar polizialen eta Audientzi Nazionaleko epaile ezberdinen aldetik jasaten ari garen jazarpenarekin!!!!
Memoria eginez…

1. Ekainak 26. Aurtengo Pelayosanetako festetan, Ertzaintzak, 20:00 inguruan sakabanaketaron kontrako eta presoen argazkiak zituen pankarta kendu zuen txosna batetik. Momentu horretan, bertan zeuden zenbait lagun identifikatu zituen.
2. Pelayosan ondorena. Gurekin Jai.ko kide bati “terrorismoaren gorazarrearen” akusaziopean diligentziak irikitzen zizkiotela jakinarazi zitzaion.
3. Urriak 5. Gurekin Jai-ko kide hau Audientzia Nazionalera inputatu gisa deklaratzera deitua izan zen.
4. Urriak 28. Pelayosan-etan turnoa egiten ari zela identifikatu zuten beste lagun bat Audientzia Nazionalera deitu zuten deklaratzera testigu gisa.
5. Azaroak 4. Gurekin Jai-ko beste 3 kide Audientzia Nazionalera inputatu gisa deklaratzera deituak izan dira “terrorismoaren gorazarrearen” akusaziopean.
6. TA ZE GEYO????

 

Urrats hauetako bakoitzak urduritu gaitu, gure eguneroko lanean oztopo eta traba garbiak dira. Ondorioz Gurekin Jaiko jardueraren kontrako erasoen aurrean EZEZKO irmoa adierazi nahi dugu.

Eraso hauek (Euskal Herriko txoko anitzetan gertatu diren moduan), Gurekin Jaien oinarrian dugun elkartasunaren aurkako erasoak dira. Herritik urrun dauden herritarrenganako elkartasuna ez baita delitua. Espainiar gobernua, preso eta iheslarienganako elkartasun adierazpen oro kriminalizatu nahian ari da, baina agerikoa da ez dutela elkartasun hau suntsitzea lortu ez eta lortuko ere!

Jai duzue Gurekin!!

Elkartasuna adierazteko eskubidearen alde borrokan jarraituko dugu! Animatu hemendik aurrera egingo diren salaketa deialdietan parte hartzera eta bereziki jai geroz eta koloretsuagoak antolatzera!

http://gurekinjai.mundua.com/

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

hetERO

hetERO, gure laburmetraia, sarean da!

HetERO zuen esklabo izateko sortu da, harekin sudur puntan jartze zaizuena
in dezazuen. Ikusi, kopiatu ta zabaldu nahi dezuen bezela, ta beste
zerbaiteako material gisa baliyo baizue, oaindik eta hobeto.

Zalantzak, piropuak, mehatxuak eta kritikak gustoa jasokoitugu, batez ere
positibuak baldin badia (inspiraziyua falta bazaizue, honatx proposamen
batzuk: “Earra!”, “Klin Iswud bakarrik falta zaizue!”, “Ze guapua dan
Putzuzuloko jendia!”, etab.). Donaziyo ekonomikuak ez due merezi;
zerbezetan gastauko genun dana.

Ahaztu baino lehen: mila esker kortua sortzen lagundu duten artista danai.
Oain ikusliai tokatze zaizue ondo pasatzia

Bestelakoak, Sorginak atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Elur-bola efektua

2011ko apirilaren 14an Urola Kostako Hitza-n argitaratua:

“Mundu osoan, bere zelaian jokatzen du beti patriarkatuak, haizea beti alde eta aldapa beti beheraka. Zapalketa eta bazterketa erabiltzen ditu bere burua indartsu sentiarazteko, eta sentipen horrek, aldi berean, zapalketa bortitzagoetarako bidea ematen dio. Etengabeak dira horren adibideak, sotilago edo nabarmenago, baina azken asteotan horren formarik latzenetako bat gertatzen ikusi dugu kasik gure begien aurrean; eta ez behin, bi aldiz. Bi emakume agertu dira hilda Euskal Herrian. Kasu batean bikotekidea atxilotu dute; bestean galdera ikur handi bat marraztu digute, lehenbailehen ahaztu eta gure oroimenetik borratuko dugun esperantzan.

Instituzioek garrantzia kendu nahi izan diete hilketei; bat genero indarkeria bezala ere ez dute izendatu. Eta, tira, genero indarkeria ez bada, zertarako hainbesteko zarata? Nola egongo da, ba, botere eta zapalketan oinarritutako harreman bat neska baten hilketaren atzean? Badirudi kasu intimo eta etxekoak, bortitzenak eta salbuespenak, baino ez direla “genero indarkeria” etiketa daramatenak; inork ez du egiturazko indarkeria azaleratu nahi.

Hedabideek ez, hedabideek zeuzkan koloreak eta ez zeuzkanak atera dizkiote kontuari. Urrutiagora joan gabe, Gipuzkoako egunkaririk salduenak hiru orri eskaini zizkion hilketetako bati; hildakoa zein emakume ederra, alaia, irribarretsua… baina, hori bai (eroegia ez zela erakusteko), oso langilea zela argitaratu zuten, haren ezkontzako argazki batekin batera. Gu hiltzen garenean ere bihurtuko al da Diario Vasco gure lagunik minena?

Argia da igorri nahi diguten mezua, eta nabaria, eskualdean zabaldu den izua. Hilketa lazgarrien kontakizunek eta urtegi zabalen irudiek etxean gelditzeko gogoa pizten dute; hobe gaude emakumeok gertukoen babesean, bakarrik kalean baino. Menpekotasun sentipena areagotzea besterik ez dakar horrek. Elur-bola efektu erraldoia du indarkeria matxistak eta, konturatzerako, harrapatu gaitu azpian.

Egoera horren aurrean kikiltzea elurretan oihu egitea bezala da; elur gehiago jausteko aukera asko. Izutu ordez, gertaera horiei amorruz erantzun behar diegu. Zaila da elur bolak geldiaraztea, baina geurea ere izan liteke bat. Geuk sortuko dugu patriarkatuaren aurkako elur bola!”

Erasoak atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

ASKI DA! EMAKUMEONGANAKO INDARKERIARI AURRE HARTU!

Notizia beldurgarria entzun dugu gaur gure herrietan, Amaia Azkue Aldabaldetreku, orion jaioa baina Zarautzen bere bizimodua egiten zuen 39 urteko emakume gaztea bortizki hilik agertu da Ibaieder urtegian (Azpeitian).

Sinistu ezinda gaude notizia, nahasmen ugari sortu da komunikabideetan, ertzaintzak emandako bertsioetan baina kontua da Amaiak orain dela bi egun arte Zarautzen egiten zuela bere bizia eta bat batean,  bortizki kolpatua eta eraila izan dela.

Emakumeon kontra ematen diren eraso guztietan sexismoa inplizituki bada ere beti agertzen da. Hortaz, Amaia emakume izateak bere erailketan eragina izan duela iruditzen zaigu. Herrizaingo Saila kontuan hartzen ari den hipotesiez gain, hildakoa eta hiltzailearen arteko menpeko harremana ezin aipatu gabe utzi. Emakumeen kontrako indarkeria ez da beti agerikoa. Egiturazkoa den indarkeria da, jendarteak antolatzeko duen eredutik hasi eta gure bizitzako esparru guztietan ematen dena. Patriarkatuak sexuen artean ezartzen dituen botere harremanek ahalbideratzen dute indarkeria sexista eta batzuetan zuzenean ematen da eta besteetan aldiz zeharka.

Minduta eta haserre gaude, emakumeen kontrako indarkeriak ez duelako etenik, horren adibide dira baita ere astelehenean lan istripuz hil zen Santurtziko etxeko langilea edota azken egunotan jaso ditugun tortura sexisten salaketak, baita 2009tik desargetua dagoen Nora Gasteiztarraren kasua ere. Indarkeria mota hau gure gizartean gertatzen den giza eskubideen urraketa larrienetakoa eta hedatuenetakoa da. Emakumeon aurkako indarkeria patriarkatuaren oinarrian dago, eta honek, gizartean emakumeok jasaten dugun mendekotasuna betikotzeko kontrol  mekanismo gisa erabiltzen du biolentzia.

Ozen salatu nahi dugu Amairen erailketa. Lehen bait lehen gertatu dena argitzeko eskatzen dugu batetik. Bestetik familia eta lagunei gure elkartasun eta babes osoa adierazi nahi diegu une gogor hauetan. Emakumeon indarkeriaren aurrean erantzunkizuna guztiona da. Jendarte eredu berri bat beharrezkoa dugu.

Emakumeok beldurtzen gaituenaren aurrean, erasoen aurrean, autodefentsa feminista eta gure arteko elkartasuna lantzen jarraituko dugu. Amaiari gertatua, guztioi gertatu zaigula sentitzen dugulako, oihu egin nahi dugu: Indarkeri sexistarik ez!  Emakumeon kontrako indarkeriari aurre hartu!

GERTAERA HAU SALATZEKO KONTZENTRAZIOAK EGONGO DIRA UROLA KOSTAN, ZARAUTZEN GAUR 19.00tan UDALETXE PLAZAN! INDARKERIA SEXISTARIK EZ!

Urola Kostako Koordinadora Feminista

 

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Kuleroak burura eta elkarrekin jaiki!!!

Larunbat hontarako plan paregabe batekin gatoz: emakume gazteon hausnarketa festa eguna!!!

Kontua da, neska gazte bezala ase gabe jarraitzen dugula oraindik, Hernanin, gutaz, gure identitateaz,  ezer gutxi eztabaidatu genuen eta gehiagoren egarriz gelditu ginen asko.

Iazko maiatzeko topaketera botatzen badugu begirada, akordatuko gara mugimendu feministan ematen ari ziren/diren eztabaida batzuk bertaratu genituela, baina  zurrunbilo more horretan neska gazte bezala bizi dugun errealitatearen isla hanka-motx gelditu zen. Ondorio horren harira, uste dugu badela garaia gure errealitateaz geuk hitz egiteko, neska gazte izateak suposatzen duenaz eztabaidatzeko, elkarrekin nolako herria nahi dugun esna gaudela amesteko, eta nola ez, berriro gu guztion bideak gurutzatzeko.

Guzti honetaz hasunartzeko “HAUSNARKETA FESTA EGUNA” antolatu asmo dugu martxoaren 19an.

egitaua:

11.30tan harrera

12.00tan eztabaida: zerk batzen gaitu?

14.30tan bazkaria

16.30tan eztabaida: neska gazteok nola egin diezaiokegu aurre zapalkuntza patriarkalari?

21.00tan emakumeok plazara: kontzertuak + dj Korta y Pega


Beraz! Ez ahaztu zure kuleroak ekartzea!

Besterik gabe, aspaldi bezala kuleroak buruan ditugula laister elkar ikusiko dugulakoan irri moreak bidaltzen dizkizugu!

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

GAUR EZ DA SORGIN GAURIK EGONGO

Kaixo!

Ezbehar bat izan dela eta Sorgin Gaua atzeratu egingo dugu, abisatuko dizuegu noiz den data berria,

eskerrikasko!

agur!

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Ostegunean bideo emanaldia, hitzaldia eta eztabaida

Datorren Ostegunean, martxoak 10, arratsaldeko 19.30tan Ispilu Arte galerian…

“Zaharrak Berri” bideoaren emanaldia, Etxeko Langileen hitzaldia

eta ondoren eztabaida.

Denok dugu zer esan eta zer ikasi beraz… animatu ta parte hartu!

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Martxoak 8an denok kalera!

Prekarietateari abordaia!!!

Krisi ekonomikoaz hitz egiterakoan, eta sistema kapitalistaren inguruko azterketa egiterakoan, argi ikusten dugu honi zuzenki loturik dihoazen hiru elementu kontutan hartu behar ditugula: bere izaera patriarkala, lanaren banaketa sexuala eta izkutuko ekonomia.

Enpresa eta banketxeek etekin ikaragarriak iragartzen zituzten bitartean, prekarietatea zabaldu egin da, etxebizitza eskubidea urratu da, emakumeen kontrako diskriminazioa indartu da. Argi dugu, krisi hau ez dela krisi ekonomikoa soilik, krisi sozial orokor baten aurrean gaudela. Gero eta sektore sozial gehiagok pairatzen ditugu krisi honen ondorioak.

Tamalez, emakumeoi oraindik ere jendartearen baitan ezartzen zaizkigun funtzioen ondorioz, emakumeok ari gara krisi honen ondorio larrienak pairatzen. Prekarietateak emakume aurpegia du. Hiru emakumetik batek ezkutuko lan merkatuan dihardu eta sektore feminizatuak balorazio sozial eta ekonomiko txikiagoa dute. Pertsona pentsiodunen ia erdiak pobrezia egoeran bizi dira eta berriro ere emakumeak, egoera larrienetan daude.

Pentsioen eta lan merkatuaren arloan PNV-PSOE-PP, CCOO-UGT babestu dituzten erreformek, emakumeentzako “prekarietate handiagoa” ekarriko dute, hau da lanean eta gizarte eskubideen arloan atzerapena argia izango da.

Emakumeok,  beste eredu ekonomiko, sozial eta politikoa lortzeko, borrokatzen ari gara, gizarte arlo guztietan, egungo ereduaren aldaketa sakonak lortu arte. Balio feministetan eraiki nahi dugu gure herria, emakumeon partehartzearekin eta mugimendu feministaren proposamenak kontutan hartuz.

Martxoaren 8an, emakumeok prekarietateari abordajea planteatu eta kalea okupatu nahi dugu beste behin ere. Gure eskubide urraketa ikusarazi eta aldaketa eragin nahi dugu.

GORA EMAKUMEON BORROKA!

GORA BORROKA FEMINISTA!

UROLA-KOSTAKO KOORDINADORA FEMINISTA

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin 1