Martxoak 8an denok kalera!

Prekarietateari abordaia!!!

Krisi ekonomikoaz hitz egiterakoan, eta sistema kapitalistaren inguruko azterketa egiterakoan, argi ikusten dugu honi zuzenki loturik dihoazen hiru elementu kontutan hartu behar ditugula: bere izaera patriarkala, lanaren banaketa sexuala eta izkutuko ekonomia.

Enpresa eta banketxeek etekin ikaragarriak iragartzen zituzten bitartean, prekarietatea zabaldu egin da, etxebizitza eskubidea urratu da, emakumeen kontrako diskriminazioa indartu da. Argi dugu, krisi hau ez dela krisi ekonomikoa soilik, krisi sozial orokor baten aurrean gaudela. Gero eta sektore sozial gehiagok pairatzen ditugu krisi honen ondorioak.

Tamalez, emakumeoi oraindik ere jendartearen baitan ezartzen zaizkigun funtzioen ondorioz, emakumeok ari gara krisi honen ondorio larrienak pairatzen. Prekarietateak emakume aurpegia du. Hiru emakumetik batek ezkutuko lan merkatuan dihardu eta sektore feminizatuak balorazio sozial eta ekonomiko txikiagoa dute. Pertsona pentsiodunen ia erdiak pobrezia egoeran bizi dira eta berriro ere emakumeak, egoera larrienetan daude.

Pentsioen eta lan merkatuaren arloan PNV-PSOE-PP, CCOO-UGT babestu dituzten erreformek, emakumeentzako “prekarietate handiagoa” ekarriko dute, hau da lanean eta gizarte eskubideen arloan atzerapena argia izango da.

Emakumeok,  beste eredu ekonomiko, sozial eta politikoa lortzeko, borrokatzen ari gara, gizarte arlo guztietan, egungo ereduaren aldaketa sakonak lortu arte. Balio feministetan eraiki nahi dugu gure herria, emakumeon partehartzearekin eta mugimendu feministaren proposamenak kontutan hartuz.

Martxoaren 8an, emakumeok prekarietateari abordajea planteatu eta kalea okupatu nahi dugu beste behin ere. Gure eskubide urraketa ikusarazi eta aldaketa eragin nahi dugu.

GORA EMAKUMEON BORROKA!

GORA BORROKA FEMINISTA!

UROLA-KOSTAKO KOORDINADORA FEMINISTA

Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Martxoak 8an denok kalera! -ri erantzun bat

  1. Nere postekin loturak: Zarautz 2016 | Basque murals

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s