Elur-bola efektua

2011ko apirilaren 14an Urola Kostako Hitza-n argitaratua:

“Mundu osoan, bere zelaian jokatzen du beti patriarkatuak, haizea beti alde eta aldapa beti beheraka. Zapalketa eta bazterketa erabiltzen ditu bere burua indartsu sentiarazteko, eta sentipen horrek, aldi berean, zapalketa bortitzagoetarako bidea ematen dio. Etengabeak dira horren adibideak, sotilago edo nabarmenago, baina azken asteotan horren formarik latzenetako bat gertatzen ikusi dugu kasik gure begien aurrean; eta ez behin, bi aldiz. Bi emakume agertu dira hilda Euskal Herrian. Kasu batean bikotekidea atxilotu dute; bestean galdera ikur handi bat marraztu digute, lehenbailehen ahaztu eta gure oroimenetik borratuko dugun esperantzan.

Instituzioek garrantzia kendu nahi izan diete hilketei; bat genero indarkeria bezala ere ez dute izendatu. Eta, tira, genero indarkeria ez bada, zertarako hainbesteko zarata? Nola egongo da, ba, botere eta zapalketan oinarritutako harreman bat neska baten hilketaren atzean? Badirudi kasu intimo eta etxekoak, bortitzenak eta salbuespenak, baino ez direla “genero indarkeria” etiketa daramatenak; inork ez du egiturazko indarkeria azaleratu nahi.

Hedabideek ez, hedabideek zeuzkan koloreak eta ez zeuzkanak atera dizkiote kontuari. Urrutiagora joan gabe, Gipuzkoako egunkaririk salduenak hiru orri eskaini zizkion hilketetako bati; hildakoa zein emakume ederra, alaia, irribarretsua… baina, hori bai (eroegia ez zela erakusteko), oso langilea zela argitaratu zuten, haren ezkontzako argazki batekin batera. Gu hiltzen garenean ere bihurtuko al da Diario Vasco gure lagunik minena?

Argia da igorri nahi diguten mezua, eta nabaria, eskualdean zabaldu den izua. Hilketa lazgarrien kontakizunek eta urtegi zabalen irudiek etxean gelditzeko gogoa pizten dute; hobe gaude emakumeok gertukoen babesean, bakarrik kalean baino. Menpekotasun sentipena areagotzea besterik ez dakar horrek. Elur-bola efektu erraldoia du indarkeria matxistak eta, konturatzerako, harrapatu gaitu azpian.

Egoera horren aurrean kikiltzea elurretan oihu egitea bezala da; elur gehiago jausteko aukera asko. Izutu ordez, gertaera horiei amorruz erantzun behar diegu. Zaila da elur bolak geldiaraztea, baina geurea ere izan liteke bat. Geuk sortuko dugu patriarkatuaren aurkako elur bola!”

Post hau Erasoak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s