ASKI DA! EMAKUMEONGANAKO INDARKERIARI AURRE HARTU!

Notizia beldurgarria entzun dugu gaur gure herrietan, Amaia Azkue Aldabaldetreku, orion jaioa baina Zarautzen bere bizimodua egiten zuen 39 urteko emakume gaztea bortizki hilik agertu da Ibaieder urtegian (Azpeitian).

Sinistu ezinda gaude notizia, nahasmen ugari sortu da komunikabideetan, ertzaintzak emandako bertsioetan baina kontua da Amaiak orain dela bi egun arte Zarautzen egiten zuela bere bizia eta bat batean,  bortizki kolpatua eta eraila izan dela.

Emakumeon kontra ematen diren eraso guztietan sexismoa inplizituki bada ere beti agertzen da. Hortaz, Amaia emakume izateak bere erailketan eragina izan duela iruditzen zaigu. Herrizaingo Saila kontuan hartzen ari den hipotesiez gain, hildakoa eta hiltzailearen arteko menpeko harremana ezin aipatu gabe utzi. Emakumeen kontrako indarkeria ez da beti agerikoa. Egiturazkoa den indarkeria da, jendarteak antolatzeko duen eredutik hasi eta gure bizitzako esparru guztietan ematen dena. Patriarkatuak sexuen artean ezartzen dituen botere harremanek ahalbideratzen dute indarkeria sexista eta batzuetan zuzenean ematen da eta besteetan aldiz zeharka.

Minduta eta haserre gaude, emakumeen kontrako indarkeriak ez duelako etenik, horren adibide dira baita ere astelehenean lan istripuz hil zen Santurtziko etxeko langilea edota azken egunotan jaso ditugun tortura sexisten salaketak, baita 2009tik desargetua dagoen Nora Gasteiztarraren kasua ere. Indarkeria mota hau gure gizartean gertatzen den giza eskubideen urraketa larrienetakoa eta hedatuenetakoa da. Emakumeon aurkako indarkeria patriarkatuaren oinarrian dago, eta honek, gizartean emakumeok jasaten dugun mendekotasuna betikotzeko kontrol  mekanismo gisa erabiltzen du biolentzia.

Ozen salatu nahi dugu Amairen erailketa. Lehen bait lehen gertatu dena argitzeko eskatzen dugu batetik. Bestetik familia eta lagunei gure elkartasun eta babes osoa adierazi nahi diegu une gogor hauetan. Emakumeon indarkeriaren aurrean erantzunkizuna guztiona da. Jendarte eredu berri bat beharrezkoa dugu.

Emakumeok beldurtzen gaituenaren aurrean, erasoen aurrean, autodefentsa feminista eta gure arteko elkartasuna lantzen jarraituko dugu. Amaiari gertatua, guztioi gertatu zaigula sentitzen dugulako, oihu egin nahi dugu: Indarkeri sexistarik ez!  Emakumeon kontrako indarkeriari aurre hartu!

GERTAERA HAU SALATZEKO KONTZENTRAZIOAK EGONGO DIRA UROLA KOSTAN, ZARAUTZEN GAUR 19.00tan UDALETXE PLAZAN! INDARKERIA SEXISTARIK EZ!

Urola Kostako Koordinadora Feminista

 

Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s