Nor gara?

Zarauzko Sorginak Emakume Gazte Asanbladako kideak gara, neska koadrila gazte eta borrokalari majo-majo bat. Taldeak historia apur bat badu Zarautzen: oztopoak oztopo, 2011n 35 urte bete ditu. Astean behin Zarauzko Gaztetxean, Putzuzulo Amets Fabrikan biltzen gara, eta egun seinalatuetan (martxoak 8, azaroak 25, ekainak 28…) ekimenak antolatzeaz gain, erasoak salatzeaz arduratzen gara. Bilgune Feministarekin ere badugu lotura, baina gehienbat herri-mailan edo herri inguruan aritzen gara (Urola Kostako Koordinadora Feministan ere bagaude). Parrandazale samarrak izanik, tarteka festak eta tailerrak ere antolatzen ditugu: autodefentsa, sorgin gauak, kabaretak eta beste.

Hemen topa gaitzakezue:

e-posta: zarauzkosorginak@gmail.com

facebooken: Zarauzko Sorginak

aurrez aurre: Larunbatetan, 12.00tan Putzuzulo Amets Fabrikako bilera gelan

4 erantzun Nor gara? -ri

  1. Ainara-k dio:

    Aupa neskak!!! ZORIONAK eta zorte on sareko abentura berri hontan…. seguru gauza interesgarri asko sareratukoittuzuela, jarraittuko zaittuztet!!
    Muxu moriek!!

  2. Sorginak-k dio:

    Aupa Ainara! Eskerrik asko mezuagatik. Oaintxe konturatu naiz iruzkinak baimendu in ber ditugula… ia nola daon hori kentzia. Ikustezunez patata xamar gabiltza oaindikan, baña pixkanaka jungo gea gure lekutxua hartzen itsaso birtualian! Guk ere jarraituko zaitugu!

  3. basherri-k dio:

    WordPress-en, hori Settings-en barruen “Eztabaida” fitxan aldau ahal denela uzteiñat…
    Segi itsaso birtualien igerixen…! jjjj PA!

  4. Ainara-k dio:

    jejeje, pertsonalitate bikoitza zakenatela ematein…. basherriko blogea sartu naun iruzkiñen kontue ikustea ta geo ahaztu ertetzie… aiiii, ni re nahiko galdute itsaso zabalin!!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s