Arranopola kultur elkarteak errepresioaren inguruko hitzaldiekin amaitzeko “Emakumeak eta espetxea” gaia jorratuko du ostegun honetan.
“Pairatzen dugun eredu patriarkalak emakumeen bizi-baldintzak are gehiago kaxkartzen ditu eta, ondorioz, espetxeratzerako momentuan emakumea bi aldiz preso egon ohi da. Honi amatasuna kartzelan, torturetan bizi ohi dituzten egoera latzak… gehitu behar zaizkio. Guzti honetaz aritzeko Aiora Epelde Agirre etorriko zaigu bere esperientzia partekatzera. Donostiarra 2.000, 2.003 eta 2.007. urteetan atxilotu zuten eta orotara 6 urte igaro ditu espetxean. “
Badakizue, beraz, ostegun honetan, otsailak 24, arratsaldeko 19:30etatik aurrera Arrano tabernan elkartuko gara.
ANIMATU ETA PARTE HARTU!
Advertisements
Nere postekin loturak: Tweets that mention Emakume eta preso bi aldiz preso | Sorginak Emakume Gazte Asanblada -- Topsy.com