Printzesak eta astronautak

Azken egunotan hautsak harrotu ditu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Sailak matrikulazio kanpainarako egindako bideoak: bertan, sei umek ­– espainolez – handitan zer izan nahi zuten azaltzen zuten. Neskek, printzesa, ingurugiroaren zaindari eta ume; mutilek, astronauta, sukaldari eta mediku.

Ideia nagusia begibistakoa da: ume horiek eskoletan ikasgai berak jasotzen dituzten arren, neskek rol tradizionaletako pinpirintasunari, besteen zaintzari eta ustezko arduragabekeriari lotuta jarraitzen dute; ardura gutxiago baita hori, espaziontzi bat ilargira bidaltzea baino.

Garai bertsuan datozkigu Opus Deik maneiatzen duen Nafarroako Unibertsitateak eta Iruñeko Udalak antolatutako jardunaldi txit xelebre batzuk ere: gaur, bihar eta etzi Genero Ideologiari buruzko nazioarteko lehen kongresua ospatuko dute Iruñean, generoa berriz bere lekuan jartzeko. Haien ustez, genero kategoria okerreko bidea hartzen ari da, biologiatik (hau da, egokitu zaizkizun sexu organoetatik) independente izateraino. Eta hori, zalantzarik gabe, arazo larria da egitura patriarkalean sendoki oinarrituta dagoen erakunde batentzat; ez ote du kategoria berri horrek gizonezko sexuaren guztizko boterea kolokan jarriko!

Eskerrak bide zuzena erakutsiko diguten: jardunaldien helburua izango da “genero gaiarekiko proposamen errealistak egitea, gizakiaren, gizonaren eta emakumearen antropologiari modu egokiagoan erantzunez”. Bakoitza bere aldetik eta dagokion kutxatxoan.

Horri aurka eginez, otsail osoan zehar egingo dituzte Iruñean Jardunaldi GENerANITZAK deiturikoak; bertan, dogmatismo gutxiagoz eta zentzu gehiagoz hitz egingo da generoaz, sexualitateaz eta pornografiaz. Hausnarra, protesta, jaia eta unibertsitate titulurik gabeko formakuntza ugari izango da jardunaldi kritiko horietan.

Eta eskerrak, diot nik. Eskerrak badiren eromen erlijioso eta patriarkal horri erantzuteko tresnak baliatzen dakizkitenak, baina bestela ere borrokarako arrazoiak ikusten dituztenak. Besteok Nafarroako Gobernuaren bideoan geldituko gara kateatuta, “neskari printzesa jartzearena matxista da” esanez soilik, benetan ohartu gabe kutsu matxistadun mezuak etengabeak direla gure egunerokotasunean, lanean, unibertsitatean eta familian.

 

letra morez

Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s