Kristina Estebanez, Euskal Herrian indarkeria sexistak eraildako zazpigarren emakumea

Abenduak 6, astelehena, 25 urteko gazte batek bere bikotekide ohia erail du eta honen bikotekidea larriki zauritu. Labankadaz erail duten Kristina Estebanezek 25 urte zituen. Abenduak 7, asteartea, Euskal Herrian indarkeria sexistak eraildako zazpigarren emakumea. Telebista, irrati eta egunkarietan atera da berria, komunikabide batzuetan, gaiari dagokion larritasunaz, beste batzuk beste gertaera soil bat bezela, gehienek morbo hutsez. Batzuk haserretu egin gara, beste batzuk tristura sentitu dute, eta egunkariko orria pasa eta beren eginbeharretan jarraitu dute, lasai. Eta gaur Kristina Esteban hilik dago, Elena Cal, Amelia Sanchez eta Isabel Velez, Bonifacia Ruiz, Amelia Amaya eta Annie Froment euskal herritarrak bezala.

Duela gutxi pasa da azaroak 25a. Instituzioek eta komunikabide ezberdinek indarkeria matxistarekiko desadostasuna agertu zuten, arduradun politiko oro omen dago emakumeok jasaten dugun indarkeriaren aurka, orduan erasoek zergatik ez dute etenik? Zergatik dira bai erasotzaileak eta bai erasotuak gero eta gazteagoak? Badakigu indarkeria sexistarekin ez dugula amaituko egun batetik bestera, baina patriarkatuarekin amaitzea helburu duten neurri eta aldaketak hartzen ez badira ezinezkoa da.

Instituzioetatik ezin dugu gauza askorik espero, jendartean alarma gorria piztu behar dugu. Honekin amaitzea denon eskutan dago, herritar guztion ardura da. Emakumeok ez gaude prest ezarri diguten biktima rol honetan burumakur eta eskuak gurutzatuta gelditzeko, noiz erasotuko gaituzten zain. Ekin egingo dugu, erantzun, geure artean elkartu eta zapaltzen gaituen errealitate hau eraldatu. Geure buruaren jabe izan nahi dugu!

ERASOEN AURREAN AUTODEFENTSA FEMINISTA!

GORA BORROKA FEMINISTA!

 

Kontzentrazioa eta Burrunbada:  GAUR 19.30tan UDALETXE PLAZAN

Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s