Azaroak 25 Emakumeonganako indarkeriaren aurkako eguna

Emakumeon kontrako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna dugu Azaroak 25a. Zoritxarrez aurtengo urteak ere gertaera lazgarriak utzi dizkigu herrian eta gertatutakoa salatu nahi dugu beste behin ere.

Hilabete igaro da zarautzen indarkeri sexistaren ondorioz, haur bat hilik agertu zenetik. Kasu hau emakumeon kontrako indarkeria sexistaren aurpegi gordinenak eragindako kasu bat gehiago da, emakume izateagatik Euskal Herrian erail dituzten 6 herritarrak bezala: Elena Cal urtarrilean, Amelia Sanchez eta Isabel Velez otsailean, Bonifacia Ruiz apirilean, Amelia Amaya uztailean eta Annie Froment irailean. Guztiak erasotuak, erailak. Egun ordea, erailketa, indarkeria guztiek ez dute gaitzespen berdina jendearen, komunikabideen eta instituzioen aldetik. Adinaren, jatorriaren edota dituzun ideia politikoen arabera aldatu egiten da zure bizitzak balio duena. Zentzu honetan iazko urriaren 25etik desagertua dagoen Nora gasteiztarra. Marokorroa da bera, edo zen, nork daki gogora ekarri nahi dugu.

Egoera larria da, ez da eskuak gurutzatuta geratzekoa. Zein da indarkeri egoera hauen erantzule? Gertaera guzti hauen aurrean instituzioek ez gaituztela babesten ondorioztatzen dugu. Nekatu gara instituzioek martxan jarri dituzten neurri urriez, daudenak beharrezkoak badiera ere ez dira nahikoak.

Kalea ere gurea da, eta aske ibili nahi dugu auzoan, herrian, hirian nahiz munduan zehar. Etxe barruko eta bikote harremanetako indarkeri kasuak ez dira kontu pertsonala, arazo sozial larri honen parte dira eta guk errealitatea hau herriratu nahi dugu. Eta bide batez eremu publikoan lasai ibili, gure erabakiak errespetatzen diren espazioak sortuz eta erasoak pairatzen diren eremu eta egoeratan  neurri zehatzak aplikatuz. Kalera atera eta indarkeri egoerei aurre egin nahi diegu ozen. Gertatzen zaiguna publikoki salatu, eguneroko erasoei konponbideak jarri eta indarkeriari aurre hartu.

Nazkatu gara instituzioen utzikeriaz, itxura batean neurri ezberdinak martxan jartzen ari badira ere ez dira nahikoak. Hitzetatik ekintzetara igarotzeko txanda da. Emakumeok nazkatuak gaude, miñez eta amorratuta baina aldi berean indartsu, gogotsu arazoari aurre egiteko. Horregatik ekin diogu autodefentsa feministari, gure burua defendatzeari, elkarren indarrak batu eta kalera atera nahi dugu Azaroak 25ean ere. Honela, deialdia zabaldu nahi dugu lau haizetara, batez ere emakumeei eta herritar guztiei baita,  egun horretan Urola Kostako herri ezberdinetan izango diren ekimen, mobilizazio eta autodefentsa txoko ezberdinetan parte hartzera.

DEFENDA GAITEZEN! EMAKUMEOK AUTODEFENTSA FEMINISTA!

Urola Kostako Koordinadora Feminista.

2010eko Azaroak 25

Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s