Aupa gazteak!
Azaroaren 24an Zarauzko Udaleko osoko bilkura egingo da, eta mugimendu feminista bertan izango da besteak beste, indarkeria sexistari buruz hitz egiteko. Mundu guztiak ahaztuta daukan itotako neskatila haren kasuari buruzko kontuak ere eskatuko dizkiogu instituzioei, haiek ere erraz ezabatu baitute agendatik.
Azaroaren 25eko atarian, garrantzitsua iruditzen zaigu ahal beste emakumeren babesa izatea gure irakurketa egiterakoan. Hori dela eta, hurrengo asteazkenean 18:30tan Zarauzko udaletxera gerturatzera animatzen zaituztegu. Erasorik ez dadin salaketarik gabe gelditu!!!
Advertisements