Zarauzko gertakariaren harira argitaratutako prentsa-oharra

Gure herriari beste gertakari tragiko baten lekuko izatea egokitu zaio aste honetan: tratu txarrengatik eta alaba bahitzeagatik hainbat aldiz salatu eta atxilotutako gizon baten alaba hilda agertu da. Zarauzko mugimendu feministarentzat, kontua kasualitatetik haratago doa, eta ez dugu uste ezbeharra intentziorik gabea izan denik. Horiek argituko dira bestelako bideetatik, baina hainbat puntu azpimarratu eta salatu nahi ditugu.

Alde batetik, iraingarria iruditzen zaigu hainbat komunikabidek gaiaren inguruan hartutako jarrera. Ezbeharrari ahalik eta morbo gehien eman nahi izan diote, eta horretatik probetxu atera, guztiaren atzean dagoen benetako arazoa azaleratu beharrean: orekarik gabeko botere harremanak.

Izan ere, kasu honek argi uzten du sistema patriarkalak zenbaterainoko erraztasunak jartzen dizkion erasotzaileari: udan bikotekide ohiari tratu txarrak emateagatik eta alaba bahitzeagatik atxilotuta ere, aske jarraitzen zuen gizonak. Atxilotze agindua emana zegoen, hala diote hedabideek. Ez al da harrigarria orain arte ez topatu izana? Beste kontu batzuetan operazio polizial eraginkorrenetaz baliatzen dira jendea bilatzeko.

Uztailean tratu txarrak eta bahiketa bat; orain, alabaren bat-bateko heriotza, zalantzan jar daitekeen “istripu” baten bidez. Kasu honen aurrekariek, eta beste sexismo kasu guztiek oinarri berbera dute: erasotzailearen ustezko nagusitasuna biktimarekiko, izan emakume, haur edo beste edonor. Gure ustez, hor hasten da sexismoa, eta argi gelditu da instituzioek emandako urratsak ez direla nahikoak arazoa errotik konpontzeko. Erasotzaileek justizia alde duten bitartean, ezer gutxitarako balioko du biktimei eraso ondorengo laguntza emateak; erasoek gertatzen jarraituko dute.

Horregatik, gizarte osoak kontzientzia hartzea eskatzen dugu. Garrantzitsua da instituzioek prebentzio neurri hobeak bultzatzea, baina are garrantzitsuagoa norbanakoaren lana. Ildo horretatik, bereziki emakumeak animatu nahi ditugu burujabe izan eta autodefentsari ekiteko, harreman parekide eta askeen alde.

Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s