Zarautz zirkua, mundu mundialian ta estranjeyan bakarra

2010eko urriaren 9a zen, larunbata. Egun batzuk lehenago neskato bat hilda agertu zen Zarauzko hondartza parean, aitaren ardurapean zegoela. 18 hilabeteko gorpuaren argazkia egunkari guztietako portadan agertu zen; desgrazia oro gozokia da Diario Vascorentzat. Politikariek ahoa promesez eta kritikaz bete zuten; inoiz ez beraien buruari egindako kritikaz, noski. Eta jendearen ahotan bolo-bolo zebiltzan haurren eskubideei buruzko komentarioak; biktimaren eta, batez ere, erasotzailearen generoa kontuan hartu gabe.

Larunbat horretan kontzentrazioa egin genuen 12tan. Udalari baimena eskatu behar izan genion, beti bezala. Hark ez, ordea, guri: aurreko iluntzean jakin genuen, prentsatik, udaletxekoek ere deitua zutela euren elkarretaratzea. Gurea baino ordu erdi beranduago, gure leku berean. Nire herrian horri txerrikeri galanta deitzen zaio.

Kontua da hantxe jarri ginela, gure betiko 30 lagunekin, atzean koru bat genuela eta aurrean udaletxea, politikariak barruan ezkutatuta zeudela. Amaitu genuenean irten ziren haiek, dotore-dotore jantzita, lerro militar txukunetan, argazkirako ezin ederrago. Irten ziren haien eskoltak ere, gizon-gizonak, indartsu plantak eginez emakume manifestariak kikildu nahian (hori ez al da genero indarkeria?). Bitartean, kamara guztiak politikariei so; haiek irribarrez, euren burbuila egozentriko eta surrealista puzteko lanetan. Bi argazkilari, euren artean borrokan, bata bestearen aurrean jarri zelako. Eta istorio osotik aparte, 60 bat herritar voyeur, erosketetako karrotxoarekin kale bazterrean, Zarauzko lehen ezkontza lesbianako bikotea udaletxetik noiz aterako zain.

Ez dakit larunbat hartan zerk dezepzionatu ninduen gehien, baina txosnetako abestiak arrazoi zuen: “Zirko txiki bat bada gure herrian, ta bate grazik ez duten pailazuak tartian…”

Oharra: Samstag Express-etik hartua.

Post hau Ekintzak, Erasoak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s