ERASORIK EZ ERANTZUNIK GABE!!!

Emakumeon kontrako indarkeria azken egunotan erabat presente egon da gure herrian. Aurreko astean eman ziren atxiloketekin batera tortura salaketa oso gogorrak entzun ditugu, denak sexismoz bustita, astelehenean 76 urteko emakume bat erail zuten Miarritzen eta gasteiz eta Bilbon bortxaketa eta eraso gogorrak entzun ditugu.

Kasu guzti hauek berriro ere argi uzten dute indarkeria sexista ez dela zerbait isolatuta, jendarte honen egiturekin erabat lotuta dagoen tresna baizik. Emakumeak zapalduta mantentzeko patriarkatuak erabiltzen duen tresna eta zapalkuntza honen ondorioz gertatzen dena.

Azken asteetan ikusteko aukera izan dugun bezala, jendarte honen eremu guztietan ematen da eta oso espresio anitzak izan ditzake. Baina denek ez dute onarpen berdina, denek ez dute lanketa eta erantzun bera.

Hor kokatuko genuke tortura sexista. Gure ustetan tortura beti da sexista. Indarkeria mota hau ere, sexu bereizketan oinarritzen da, emakumeak zapalduta mantenarazteko eta gizonen “gizontasuna” zalantzan jartzeko helburuarekin besteak beste. Ukituak, makilaren mehatxua, biluzteak … denak helburu berdinarekin zuzendutako indarkeria adierazpenak dira, patriarkatuaren oinarria den sexu bereizkeria mantentzeko.

Gaurkoan gogor salatu nahi ditugu emakumeon kontra egunetik egunera ematen diren kasu guztiak eta bereziki aste honetan jazotakoak. Bide horretan, instituzioei arduraz jokatu dezaten exigitzen diegu, indarkeria sexistan daukan dimentsio osoa kontuta har dezaten eta errora dihoazen politikak behingoz martxan jarri ditzaten. Era berean, jendartea, horrelako kasuak gehiago gerta ez daitezen erantzun eta konpromezua hartzera animatzen ditugu, guztion ardura baita indarkeria sexistarekin amaitzea.

Zarauzko Bilgune Feminista eta Sorginak

Post hau Erasoak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s