Tratu txarren ondorioz, emakume bat erietxera eraman dute Gasteizen

Iturria: Berria

Ustez bikotekideak emandako kolpeen ondorioz, emakume bat erietxera eraman behar izan dute Gasteizen. Ostiral arratsaldean, emakume batek Ertzaintzara hots egin zuen bikotekideak emandako tratu txarren berri emateko. Ertzainak Gasteiz erdialdean dagoen etxebizitza batera joan ziren, eta emakumeak berak azaldu zien, bezperan, bikotekideak eraso egin ziola. Emakumeak hainbat hematoma zituen bi besoetan, bizkarrean eta ezpainetan, eta osasun etxera eraman zuten, zauriak sendatzera.

Emakumeak azaldu zuenez, ez zen senarrak jotzen zuen lehen aldia. Sarritan jasan ditu tratu txarrak, baina aste honetan salatu ditu lehen aldiz. Beldurragatik ez du orain arte bikotekidea salatu. Gutxira atxilotu zuten, genero indarkeria delitua leporatuta.

Ez da izan hori egunotan Gasteizen gertatu den indarkeria kasu bakarra. Ostiralean ezagutarazi zituen Herrizaingo Sailak bi kasu: batetik, gizon batek 48 orduz izan zuen atxikita bikotekidea, eta jo egin zuen; eta, bestetik, emakume batek sexu eraso bat jasan behar izan zuen.

Beste atxilotu bat, Barakaldon

Sestaoko ertzainek 30 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo goizean Barakaldon (Bizkaia), bikotekide ohiarengana ez hurbiltzeko zuen agindua bete ez zuelakoan. Gaua Bilbon igaro ondoren, emakumeak taxi bat hartu zuen lagun batzuekin Barakaldora joateko. Taxitik jaitsi zen unean, bikotekide ohia hurbildu eta bere autoan sarrarazi zuen. Gasolina hartzeko geratu zirenean, ordea, neskak autotik ihes egitea lortu zuen, eta haren senitartekoek jarri zuten salaketa. Gutxira atxilotu zuten bera, baita harekin batera autoan zihoan laguna ere.

Egun gutxitan, iada hiru eraso. Ea blog honen bidez erasoen maiztasuna eta gertutasuna bisualizatzen ditugun. ERASORIK EZ ERANTZUNIK GABE!!!!

Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s